Babes Sareak bilera egingo du bihar Elkargunean

Ane Olaizola

Gaur egun sarearen laguntzaile direnentzako ez ezik, laguntzaile moduan aritzeko informazioa nahi dutenentzat ere izango da saioa.

Azkoitian eratu berri den Babes Sareak hirugarren bilera egingo du bihar, asteazkena, Elkarguneko Oteiza aretoan. Gaur egun sarearen laguntzaile direnentzako ez ezik, laguntzaile moduan aritzeko informazioa nahi dutenentzat ere izango da biharko saioa. 17:00etan hasiko da, eta ordubeteko iraupena izango du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide