Zabaldu dute Azkarateko errepidea

Ihintza Elustondo 2025ko eka. 2a, 14:50

Istripuan hainbat auto daude nahastuta. (Utzitakoa)

14:25 zirenean izan da ezbeharra GI-2634 errepidean, bost ibilgailuren artean, eta gutxienez hiru pertsona ospitaleratu dituzte. Errepidea itxita egon da 16:45era arte.

Trafiko istripua gertatu da Azkoitian, GI-2634 errepidean, Azkarateko noranzkoan. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, 14:25 zirenean izan da ezbeharra, hiru auto eta kamioi baten artean. Iturri horren arabera, hainbat pertsona zauritu dira, eta gutxienez hiru lagun Mendaroko ospitalera eraman dituzte; zaurituetako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. 

Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, eta auto ilarak sortu dira. 16:45ean errei bat zabaldu dute, eta ordutik pasoa txandaka ari dira ematen. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide