Boluntariotzaz hitz egingo dute Azkoitiko Parrokiak ostiralerako antolatu duen hitzaldian

Andoni Elduaien 2025ko eka. 2a, 09:57

Martxoan ere hitzaldi zikloa egin zuen parrokiak. (Azkoitiko Parrokia)

Luzia Alberrok eta Miren Gurrutxagak Elkarguneko Zeharkako gelan eskainiko dute hitzaldia. Hitzaldiaren ondoren, Orbela tabernan mokadutxoa egiteko aukera izango dute partaideek.

Datorren ostiralean, ekainak 6, Azkoitiko Parrokiak  hitzaldia antolatu du Mendekoste eguna ospatzeko. Boluntariotza gizartean eta laikoen egitekoa Elizan izeneko hitzaldia eskainiko dute Miren Gurrutxagak eta Luzia Alberrok Elkarguneko Zeharkako gelan, 19:00etan. Alberro parrokiako boluntariotzaz arituko da batez ere, eta Gurrutxaga, boluntariotzaz, oro har. 

Hitzordua irekia den arren, Azkoitiko Parrokiak, bereziki, pastoralgileak eta bestelako boluntarioak deitu ditu hitzaldira. Gainera, hitzaldiaren ondoren, Orbela tabernan mokadutxoa egiteko aukera eskainiko du. Hori horrela, ostiralean otoitz isilik ez dela egongo jakinarazi du parrokiako taldeak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide