Gaizka Etxaniz Azkoitiko Martirieta auzoko artzainak eta haren Laster txakurrak Etxalarko VI. Ardi Txakur Txapelketa irabazi zuten atzo, zapatua, Etxalarren (Nafarroa). Askotariko lanak egin behar izan zituzten parte hartzaileek, baina Azkoitiko bikoteak egin zuen lanik onena, Baigorriko (Nafarroa Beherea) Roger Jauretcheren eta Pop txakurraren aurretik.
Guztira, bost parte hartzaile aritu ziren lehian: Azkoitiko Etxanizen eta Lasterrez gain, Baigorriko Jauretche eta Pop, Aldudeko (Nafarroa Beherea) Marzel Hualde eta Sua, Etxarriko (Nafarroa) Jesus Razkin eta Mendi eta Mugairiko (Nafarroa) Jorge Oteiza eta Lagun.
Etxanizek eta Lasterrek 57 puntu bildu zituzten; Jauretchek eta Popek 53 puntu; Hualdek eta Suak 48 puntu; Errazkinek eta Mendik 30 puntu; eta azkenik, Oteizak eta Lagunek 5 puntu. Bertako produktuen otarre bat, txakurrarentzako pentsua, dirusaria, afaria irabazi zituzten Etxanizek eta haren txakurrak.
Etxaniz eta 'Laster', eskuinetik bigarrenak. (Utzitakoa)