Aizkibel liburutegiak Ameli ipuin kontalariaren saioa antolatu du hilaren 12rako, osteguna. HH5 mailatik LH3 mailara arteko umeek soilik parte hartu ahal izango dute saioan. 17:30ean hasiko da kontakizuna.
Ipuin kontaketarako, baina, izena eman beharko da aurrez. Gaurtik hilaren 12ra arteko epea eman du liburutegiak, eta liburutegiko harreran edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena.