Xabier Munibe Ikastolakoek 32. Antzerki Topaketak egin dituzte gaur, zapatua, Baztartxo antzokian. Malen Bastarrika eta Ander Olaizola irakasleen gidaritzapean, antzerki eskolako kideek ikasturtean zehar ondu dituzten obrak taularatu dituzte.
Guztira, lau lan taularatu dituzte ikasleek: Pantailaren atzean, Euskararen garrantzia, 2 mundu ezberdin eta Hasieratik hasi. Jende ugari elkartu da antzokian, eta horiek guztiek gustura igaro dute goiza ikasleen antzezpenak ikusiz.