Autobusa antolatu dute Gure Eskuren datorren zapatuko mobilizaziora joateko

Andoni Elduaien 2025ko mai. 31a, 09:00

2017an Bilbon egindako mobilizazioko irudia. (Argazkia: Aritz Loiola/Gure Esku)

Lujan dendan eman beharko da autobuserako izena. 16:00etan egingo du geldialdia autobusak datorren zapatuan. Gure Eskuk egun osoko egitaraua prestatu du ordurako, eta 17:30ean, mobilizazio nazionala egingo dute La Casillatik abiatuta.

Datorren zapatuan, ekainak 7, Euskal Herri libre baten aldeko aldarria zabalduko du Gure Eskuk Bilbon. Herri Libre Bat. Euskal Herriak erabaki lelopean, askotariko ekintzak egingo dituzte han, egun osoko egitaraua prestatu baitute ordurako. Bilbon zehar hainbat gune egokituko ditu Gure Eskuk, besteak beste, ipuin kontalarien, pailazoen, bertsolarien, kirolarien eta musikarien ikuskizunak izango dira-eta egun guztian zehar. 

17:30ean, baina, mobilizazio nazionala egingo dute La Casillatik abiatuta, eta han parte hartu nahi dutenentzat autobusa antolatu du eskualdeko Gure Eskuk. 16:00etan egingo du autobusak geldialdia Azkoitiko Julio Urkixo etorbideko geralekuan, eta bidaia autobus horretan egin nahi dutenek, Kale Nagusiko Lujan saltokian eman beharko dute izena. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide