Bakardadeari aurre egiteko estrategiei buruz hitz egingo dute etzi, Elkargunean

Andoni Elduaien

Gizon bat, itsasoan. (Pixabay)

Saioa Muñoz psikologoak eskainiko du hitzaldia Elkargunean, eta hainbat estrategia azalduko ditu. 18:00etan hasiko da haren saioa. 

Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak nahi gabeko bakardadearen inguruko hitzaldia antolatu dute etzirako, asteartea. Erakundeak azaldu duenez, egungo gizartean "gero eta gehiago" dira arazo hori pairatzen duten pertsonak, eta horri aurre egin ahal izateko bideak azaltzeko, saioa eskainiko dute 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Bakardadeari aurre egiteko estrategiak: bakardade emankorra eta lotura emozionalak garatuz izenburupean, saioa Jesus Muñozek zuzenduko du. Osasun psikologoa da hura, eta galera-prozesuetan eta doluan aditua, besteak beste. Gainera, Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoan egiten du lan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide