Kodaorekoek judo erakustaldia eskainiko dute bihar, plazan

Andoni Elduaien 2025ko mai. 29a, 10:37

Judo erakustaldi bateko irudia. (Andoni Elduaien)

19:00etan hasiko da Kodaore judo klubeko kideen saioa, herriko plazan. Judoko teknikak eta abileziak eskainiko dizkiete herritarrei.

Kodaore judo klubeko kideek erakustaldia eskainiko dute bihar, ostirala, herriko plazan. 19:00etan hasiko da saioa, eta elkarteko kideek azken ikasturtean ikasitako teknikak eta abileziak erakutsiko dizkiete herritarrei. Guztira, 60 bat lagunek parte hartuko dute erakustaldian, klubeko ikasleek eta begiraleek lagunduta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide