Euskal kanta ugari eskaini dituzte Floreagakoek Alde Zaharrean barrena

Andoni Elduaien 2025ko mai. 29a, 08:45

19:00 inguruan hasita, Balda plazatik ia San Martin kaleraino heldu ziren Floreagako komunitatea osatzen duten kideak. Trikitilariekin batera egin zuten bidea. 

Urteko sasoi honetan ohikoa duten moduan, Floreaga Ikastetxeko ordezkaritza zabal bat kalera atera zen atzo, asteazkena, kantu jira egitera. Mokadutxo bat egiteko tartea hartu ondoren, 19:00 inguruan hasi ziren Alde Zaharreko kaleak pizten eta girotzen. 

Soinu eta pandero jotzaileak aurrean hartuta, Kale Nagusia osorik zeharkatu zuten guraso ohiek, gurasoek eta ikasleek. Besteak beste, Balda plazan, eliz atarian eta herriko plazan egin zituzten geldialdiak. Txoko horietan guztietan euskal kanta zaharrak eta egungoak abestu zituzten. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide