Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute datorren larunbatean Azkoitian. Gizonen 640 kiloko proba izango da Trenbidearen Zumardiko belardian jokatuko dutena, eta honako bost taldek parte hartuko dute: Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri, Goiherri-Akelarre eta Mutriku. 15:00etan egingo dituzte pisaketak, eta 18:00etan hasiko da jardunaldia.
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketa Ondarroan (Bizkaia) hasi zuten joan zen zapatuan.