Han eta Lausoka taldeen kontzertuak izango dira bihar, Matadeixen

Andoni Elduaien

Han musika taldeko kide bat. (Han)

22:00etan hasiko dira kontzertuak. Rock musika taldeen emanaldiak izango dira, Elorrioko Han taldearena, batetik, eta Iruñeko Lausokarena, bestetik. Sarrerak 8 euro balio du.

Etzi, ostirala, Han eta Lausoka musika taldeen kontzertuak izango dira Matadeixen. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak gunerako sarreran salduko dituzte, 8 euroan.

Han musika taldea Elorrion (Bizkaia) sortu zuten 2013. urtean. Egun taldea osatzen duten kide batzuk hainbat urtez ibili izan dira beste musika talde batzuekin, baina beste batzuk bere kabuz ere bai. Duela hamabi urte eskas, ordea, bat egitea erabaki zuten guztiek, rock instrumentala oinarri duen proiektua martxan jartzeko. Laino zulatuak izeneko diskoa diskoa kaleratu berri du taldeak, eta Matadeixen lan horretako kantak aurkeztuko dituzte.

Lausoka taldea, bestalde, Iruñean sortu zuten 2021ean. Rock musika taldea da haiena, baina zenbait abestitan metal eta blues zantzuak ere nabariak dituzte. 2023an kaleratu zuten musika taldearen izena duen diskoa, hamar abestik osatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide