Bizkargi musika eskolakoen entzunaldiak izango dira bihar eta etzi, Elkargunean

Andoni Elduaien

Pertsona bat pianoa jotzen. (Freepik)

Bihar, osteguna, eskolako piano ikasleen txanda izango da, eta etzi, ostirala, kantu entzunaldia eskainiko dute ikasleek. Bi emanaldiak doakoak eta irekiak izango dira herritarrentzat.

Bizkargi musika eskolako ikasleek bi entzunaldi eskainiko dituzte aste honetan Elkarguneko Oteiza aretoan. Bihar, osteguna, piano ikasleek eskainiko dute han emanaldia 18:30ean hasita, eta etzi, ostirala, kantuko ikasleek, 18:00etan.

Biharko entzunaldian hemezortzi ikasle arituko dira pianoa jotzen jendaurrean, guztiak ere banaka. Besteak beste, Alicita, La trompeta llama, La feria, Tarantella, Imagine, Alaitasunaren kanta eta Piratas del Caribe abestiak eskainiko dituzte haiek. 

Ostiralean, berriz, kantuko ikasleen txanda izango da. Dena den, eskolako beste ikasle batzuen laguntza ere izango dute horiek; izan ere, hainbat musikari izango dituzte abeslariek alboan. Horiek guztiek hamasei abesti eskainiko dituzte ikus-entzuleen aurrean, besteak beste, honako hauek: Corazón de Tango, Haizea, Negua joan da ta, Txoria txori eta Someone like you.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide