Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Andoni Elduaien

Apirilean plazan egindako elkarretaratzea. (Sare Herritarra)

Maiatzeko mobilizazioa egingo du bihar Azkoitiko Sarek. 19:30erako jarri dute hitzordua, herriko plazan.

Maiatzeko azken ostirala izanik, bihar euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute. Azkoitiko Sare Herritarrak deituta, 19:30ean hasita egingo dute kontzentrazioa herriko plaza nagusian, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide