Floreaga Ikastetxekoak kantu jira egiteko hitzordua jarri dute biharko

Andoni Elduaien

Hainbat lagun, iazko kantu jiran. (Iraia Oteiza)

18:30ean abiatuko dira ikastetxeko kideak, eta Alde Zaharrean zehar ibiliko dira abesten. Herritar orok izango du taldera batu eta abesteko aukera.

Floreaga Ikastetxeak VII. Kantu Jira egingo du bihar, asteazkena. 18:30ean hasita, ikastetxeko ordezkaritza zabal bat aterako da kaleak kantuz eta musikaz girotzera. Hain justu, gurasoak, guraso ohiak eta ikaslek soinu eta pandero jotzaileekin elkartuko dira. 

Azken urteetan bezala, bihar ere Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiliko dira euskal kanta zaharrak eta egungoak abestuz. Nahiz eta ikastetxeak antolatutako ekintza bat izan, herritar orok izango du kantu jiran parte hartzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide