Bermeo, Murueta eta Gernika bisitatuko dituzte Plaza Ondoren ekaineko irteeran

Andoni Elduaien 2025ko mai. 27a, 08:54

Gernika da bisitatuko duten herrietako bat. (Bizkaia Turismo)

Gaur ireki du herriko jubilatuen elkarteak ekainaren 12an egingo duten irteeran parte hartu ahal izateko izen emate epea. Autobuseko plazak bete arte egongo da zabalik.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Bizkaiko Bermeo, Murueta eta Gernika herriak bisitatuko ditu ekainaren 12an, ostegunez. Hain justu, gaur ireki du Plaza Ondok hurrengo irteera horretan parte hartu ahal izateko izen emate epea, eta jakinarazi du zabalik egongo dela autobusek plazak bete bitartean.

Izena emateko, Plaza Ondoren Kultur Etxeko egoitzara joan beharko dute herritarrek; NA eman beharko dute hara, elkartekoek izena ematen duenaren datuak behar bezala hartzeko. Irteeran parte hartu ahal izateko, 42 euro ordaindu beharko dute guztiek, izan bazkide edo ez.

Irteeraren egunean, parte hartzaileak 08:30ean abiatuko dira autobusez Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik, eta iluntzean etxeratuko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide