Lezaungo eta inguruko bazterrak ezagutu dituzte dozenaka mendizalek

Andoni Elduaien 2025ko mai. 26a, 11:40

Irteeran parte hartu duten lagunak. (Anaitasuna mendi bazkuna)

Atzo goizean egin zuten Lezaun eta bere bueltako mendi magalak ezagutzeko bidaia Anaitasuna mendi bazkunakoek.

Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Lezaun (Nafarroa) eta inguruko bazterrak ezagutzeko irteera egin zuten atzo, igandea. Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruan egin zuten ibilaldia hogei bat lagunek, eta Lezaundik abiatuta, Mugaga eta Iturgoiengo Trinitatearen ermita lotu zituzten.

Guztira, 15 kilometroko bidea osatu zuten mendizaleek, 622 metroko desnibel positiboan. Autobusez egin zuten Lezaun arteko bidea; izan ere, 07:30ean abiatuko ziren parte hartzaileak Aizkibel liburutegiaren pareko geralekutik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide