Esku Pilotako Kluben Ligaren finalerdietara sailkatu da Oteiza elkartea

Andoni Elduaien

Oteizako ordezkariak, atzo, Hernanin. (Ordu guztietan kirol zerbitzuak)

1-2 irabazi zuten Oteizako ordezkariek atzo Hernanin, eta ekainaren 15ean Tolosan jokatuko den finalerdietara sailkatu zen. Lazkaoko edo Markinako pilotarien aurka ariko dira Azkoitikoak egun horretan.

Azkoitiko Oteiza pilota elkartea Esku Pilotako Kluben Ligako finalerdietara sailkatu zen atzo, igandea, Hernanin irabazita. Oteizakoek Hernaniko udal pilotalekuan jokatu zuten goizean, eta 1-2 irabazita, finalaren atariko kanporaketa jokatzeko sailkatu dira.

Kadeteetan Etxaniz-Segurolak 3-10 eta 7-10 emaitzekin menderatu zituzten Makatzaga eta Zugasti. Gazteetan, Arregik eta Bastidak osatutako bikoteak 10-8 eta 10-4 galdu zuten Oses-Azpeitia bikotearen kontra. Nagusietan, azkenik, Oteizak eta Juaristik 10-5 eta 10-4 menderatu zituzten Hernaniko Apaolazaeta Lizeaga.

Atzo garaipena eskuratuta, ekainaren 15ean Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan jokatuko den finalerdietara sailkatu da Oteiza elkartea. 16:30ean hasita jokatuko dituzte kanporaketa horretako hiru partidak, Lazkaoko LAPKE elkartearen edo Markinaren aurka; izan ere, bi talde horiek datorren asteburuan jokatuko dute final laurdenetako kanporaketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide