Maurice Ravel musikariaren doinuak interpretatu zituzten atzo Mixel Etxekopar xirula jotzaileak eta Iñar Sastre piano jotzaileak Azkoitiko Santa Kutz komentuko agertokian. 33. Udaberriko Musikaldiaren hirugarren saioa izan zen atzokoa, eta bi musikariek Ravel konpositore frantsesaren jaiotzaren 150. urteurrena aintzat hartuta osatu dute Ravelen doinuen inguruko inprobisazioak emanaldia.
Aurtengo Udaberriko Musikaldiaren edizioa Suhar abesbatzaren kontzertuarekin bukatuko da. Abesbatza horrek Santa Kutz: Fedea eta Natura kontzertua eskainiko du maiatzaren 31n, larunbatean, Santa Kutzeko komentuan. Esteban Urzelaik zuzenduko du korua, eta Amaia Zipitria piano jotzaileak ere parte hartuko du zuzenekoan.
Ohi bezala, doakoa izango da hilaren 31ko kontzertua, eta emanaldira joateko doako autobus zerbitzua ere jarriko du udalak. 18:00etan abiatuko da autobusa Julio Urkixo kaleko 7. zenbakiko geralekutik —Eroski Consum ondoan—, eta kontzertua amaitzean, herrigunera itzuliko da. Autobus zerbitzua erabiltzeko ez dago aurrez izena eman beharrik.