Antton Oñederraren omenezko seigarren txirrindularitza probak jokatu dituzte gaur

Nerea Uranga 2025ko mai. 24a, 18:59

Benjamin, kimu eta infantil mailetako lasterketak izan dira Trenbidearen Zumardian eta Juin kalean, Peña Elorzak antolatuta.

Antton Oñederra zenaren seigarren txirrindulari probak jokatu dituzte gaur arratsaldean Azkoitiko Trenbidearen Zumardia eta Juin kaleen artean. Benjamin, kimu eta infantil mailako lasterketak izan dira Peña Elorzak antolatutakoak. 

Txirrindulari gazteak, mailaren arabera, bira kopuru jakin bat eman behar izan diote antolatzaileek prestatutako zirkuituari. Heldu eta gazte ugari bildu da ibilbidearen inguruan txirrindulariak animatzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide