Bigarren eskuko produktuak plazara aterako dituzte bihar Bizilorekoek

Andoni Elduaien

Bizilorek egindako azoka bateko irudia. (Guka)

Azoka jarriko du ikastetxeak bihar Kontzejupean, eta hara joaten direnek askotariko produktuak erosteko aukera izango dute, 10:00etatik 19:30era artean.

Bizilore Eskola Aktiboak bigarren eskuko produktuen azoka egingo du bihar, zapatua, herriko plazan. 10:00etatik 19:30era artean egongo da azoka zabalik, eta aurreko aldietan bezala, plazaren bueltan jarriko dituzte produktuak erakusteko postuak.

Plazara joaten direnek askotariko produktuak erosi ahal izango dituzte, besteak beste, arropa, osagarriak, umeentzako produktuak eta jostailuak. Gauza horiez guztiez gain, bestelako materialak ere aurkituko dituzte azokan erosleek. Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide