Ibilketa nordikoan trebatzea nahi dutenek, horretarako aukera izango dute datozen egunetan. Udalaren Kirol Orientazio Zerbitzuak ibilketa mota horren teknika ezagutzeko ikastaroa antolatu du Mugi Azkoitia egitasmoaren barruan.
Guztira, doako hiru saio egingo dituzte datozen egunetan: datorren asteartean, maiatzak 27, izango da aurrena; ekainaren 3an egingo dute bigarren saioa; eta hirugarrena eta azkena, ekainaren 10ean. Saio horiek guztiak Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte, 15:15etik 16:15era. Saioetan parte hartu ahal izateko, ordea, izena eman beharko da aurrez. Interesa dutenek 688 763 963 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Udalak iazko maiatzean jarri zuen, Jarduera Fisikoko Kirol Orientazio Zerbitzuaren eskutik, ibilketa nordikoa praktikatzeko aukera. Hain justu, asteartero egiten dituzte saioak 15:15etik 16:15era, Elkarguneko atean elkartuta. Saio horietan parte hartzea ere doakoa da, eta gainera, ez da beharrezkoa aurrez inon izena ematea; saioetara bastoiak eramatea da baldintza bakarra.
Halako jarduera fisikoak udalaren den Kirol Orientazio Zerbitzuak eskaintzen ditu. Jarduera fisikoa modu erregularrean egin nahi duten erabiltzaileek orientatzaile baten doako laguntza jasotzen dute. Orientatzaileak programa bat proposatzen dio erabiltzaileari, eta bien artean zehaztutako helburuen jarraipena egiten du hark. Hain justu, ibilketa nordikoaren saioa da orientatzaileari bidez erabiltzaileek egin ohi duten jardueretako bat.
Zerbitzua astearteetan, asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan eskaintzen dute. Asteazkenetan, zerbitzua anbulatorioan eskaintzen dute 09:00etatik 13:00etara, eta astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan, Kultur Etxean, ordutegi berean. Dena den, astearteetan, 14:00etatik 18:00etara ere eskaintzen dute zerbitzua. Informazio gehiagorako koz@azkoitia.eus helbidera idatzi daiteke, edo 688 763 963 telefono zenbakira deitu.