Edurne Odriozolak irabazi du Herrixenen Ginkana

Andoni Elduaien

Saritua arropa dendako bi arduradunen erdian. (Herrixen)

Herriko merkatari elkartearen 500 euroko bonua eskuratu du irabazleak, bidaia bategatik trukatzeko. Andueza Moda arropa dendan suertatu da irabazlea.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak Ginkana jolasa izan du martxan joan den igandera bitartean. Herrixen elkarteko saltokietan erosketak egin eta sei zigilu desberdin lortu dituzten herritarrak 500 euroko bonu bat eskuratzeko zozketan sartu ditu elkarteak, gero bonu hori bidaia bategatik trukatu ahal izateko. Zozketa egin ondoren, Andueza Moda arropa dendako Edurne Odriozola bezeroari egokitu zaio bonua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide