Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak Lezaun ingurura irteera egingo du datorren igandean, maiatzak 25. Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruan egingo dute egun bateko ibilaldia. Lezaundik abiatuta, Mugaga eta Iturgoiengo Trinitatearen ermita lotuko dituzte.
Guztira, 15 kilometroko bidea osatu beharko dute mendizaleek, 622 metroko desnibel positiboan. 07:30ean abiatuko dira parte hartzaileak Aizkibel liburutegiaren pareko geralekutik autobusez. Hara joateko zuzeneko autobus zerbitzurik ez dagoenez, ibilbidea egin nahi dutenek ordaindu egin beharko dute autobusa: bazkideek 15 euro, eta gainerakoek, 20 euro.
Ibilbidean parte hartu nahi dutenek, baina, izena eman beharko dute aurrez ETK saltokian edo mendi bazkunak ireki duen online galdetegian. Izena irteera egunera arte emateko aukera eman du mendi taldeak, betiere plazak aurrez ez badira betetzen.