Trafiko istripua izan da Loiolan, auto ilarak eraginez

Nerea Uranga 2025ko mai. 20a, 17:52

Istripuaren ondorioz Azkoititik Azpeitirako norabidean auto ilarak, 18:05ean. (Andoni Elduaien)

Bi autoren artean izan da istripua, Loiolako Forum kirol dendaren aurreko bidegurutzean. Bi zauritu Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Azkoitirako nahiz Azpeitirako norabideetan auto ilara luzeak sortu dira, baina 19:10erako errepidea garbitu eta trafikoa arindu da.

Azpeitia eta Azkoitia artean, Loiolan, GI-631 errepidean, bi autoren arteko istripua gertatu da 17:30 aldera. Ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira bi norabideetan.

Loiolako Forum dendaren aurreko bidegurutzearen parean izan da istripua, eta bi lagun zauritu dira, Ertzaintzak Gukari azaldu dioenez; istripuan zauritutakoak Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Udaltzainak, ertzainak, anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura.

19:10erako erretiratu dituzte errepidetik ezbeharra izandako autoak, bidea garbitu dute eta trafikoa arindu da bi noranzkoetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide