Iñigo Aranbarri, 'Desagertuta' telesaileko aktoreen artean

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 20a, 15:54

Telesaileko lantaldea, atzo, estreinaldian. Behean, ezkerretik hirugarrena, Aranbarri. (Pausoka)

Primeran plataforman atzo hasi zuen bidea telesailak, eta ikusgai daude aurreneko bi atalak.

Desagertuta telesaila estreinatu dute Primeran plataforman, eta lan horretan parte hartu du Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarrak. Atzotik ikusgai dira aurreneko bi atalak, euskaraz. Bihar, berriz, Netflixek gaztelaniazko bertsioa estreinatuko du –aldi berean filmatu dituzte euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak–. Datozen asteetan, astero atal bat sareratuko du EITBren Primeran plataformak. Netflixen, berriz, hemendik hilabete batzuetara estreinatuko dute euskarazko bertsioa.

Pausoka eta Zebra Producciones ekoiztetxeek sortu dute lana, kuadrilla gazte bati buruzko fikziozko telesaila. Desagertuta dagoen gazte baten inguruan osatu dute trama. Gainerako aktoreen artean, izen ezagun asko daude: Itziar Atienza, Jon Olivares, Gorka Otxoa, Gorka Lukas, Sara Cozar eta Ainhoa Larrañaga, besteak beste.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide