Adikzioen Prebentzio Komunitarioko II. Udal Plana egiteko prozesua abian du Azkoitiko Udalak, eta aurreneko fasean herriko ikasleen kontsumo ohituren inguruko diagnostikoa egin ostean, bigarren fasea jarri du martxan. Hain zuzen, fase horretan herritarrei galdetuko die beren ohiturei buruz, eta horretarako, galdetegi bat prestatu du.
Ekainaren 15era bitartean erantzun daiteke galdetegia, azkoitia.eus atarian edo lotura honetan, eta herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu erakundeak.
Udalak azaldu duenez, lortzen diren emaitzak ekintza zehatzak definitzeko eta txertatzeko balioko dute, "herritarrak gehien kezkatzen dituzten gaiai erantzunez". Gainera, lanketa osatzeko hiru foro prestatu ditu, eta horietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita da edo 943-54 20 14 telefono zenbakira deituta. Honako hauek da foroen egutegia:
- Gazteak eta hezkuntza ez-formaleko heziketa. Maiatzaren 27an, 10:00etatik 12:00etara, Elkarguneko Gazte Topalekuan.
- Ostalariak, merkatariak eta elkarteak. Ekainaren 2an, 15:00etatik 16:30era, Elkarguneko Oteiza aretoan.
- Familiak, hezkuntza eta osasuna. Ekainaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara Elkarguneko Insausti aretoan.