Pirinioetan ibili dira asteburuan Anaitasuna mendi bazkunakoak

Andoni Elduaien 2025ko mai. 19a, 16:57

Irteeran parte hartu duten lagunak. (Anaitasuna mendi bazkuna)

Castillo de Acher eta Agüerri mendiak egin dituzte asteburuan Anaitasuna mendi bazkunaren irteeran parte hartu dutenek.

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Pirinioetan izan dira zenbait lagun. Joan zen hilean egitekoa ziren mendi irteera eguraldiaren ondorioz utzi zuten bertan behera, eta, azkenean, igaro berri den asteburuan egin dute.

Zapatuan, Castillo de Acher (2.364 metro) mendira igo ziren 13 kilometro eginez, eta atzo, igandea, 14 kilometroko beste ibilaldi bat egin zuten Agüerri (2.249 metro) tontorrera. Egun batetik besterako gaua, berriz, Gabardito aterpetxean igaro zuten mendizaleek. Guztira, hamalau lagunek parte hartu dute azken irteeran.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide