Gazte mailako Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi du Xabier Larrañagak Ondarroarekin

Mailo Oiarzabal 2025ko mai. 19a, 12:53

Larrañaga, eskuinean, Adur Egaña azpeitiarrarekin. (Utzitakoa)

Ia hemezortzi segundo atera zizkion Ondarroako trainerillak Zierbena bigarren sailkatuari. Zumaiako Telmo Deun taldeak utzita aritu zen atzo azkoitiarra Ondarroarekin. Datorren asteburuan, Espainiako Txapelketa jokatuko dute, Galizian.

Xabier Larrañaga arraunlari azkoitiarrak gazte mailako Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi zuen atzo, igandea, Ondarroan (Bizkaia). Zumaiako Telmo Deun taldeak utzita aritu zen atzo arraunlari azkoitiarra Ondarroarekin, eta beraz, etxeko taldearekin eta etxekoen uretan irabazi zuen Larrañagak.

14.43.50 denbora egin zuen Ondarroak, eta bigarren sailkatu zen Zierbena ia hemezortzi segundora sartu zen –15.01.44–. Hirugarren trainerilla, berriz, San Juan izan zen, 15.02.19 denbora eginda. Euskadiko Txapelketa irabazi dutenez, Larrañagak Espainiako Txapelketa jokatuko du datorren asteburuan, Galizian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide