Zubi Berri gimnastika erritmiko taldeko kideak Eibarren izan dira gaur amateur mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatzen. Kadeteen, taldeka, laugarren egin dute azkoitiarrek. Banaka, berriz, Anek aurrena egin du uztaiarekin, eta Maitek mazekin, eta horien taldea lehendabiziko postuan gelditu da sailkapen orokorrean. Leirek laugarren egin du uztaiarekin eta Naroak bigarren mazekin, eta horien taldea hirugarren gelditu da sailkapenean.
Seniorretan, taldeka, bosgarren egin dute azkoitiarrek. Banaka, Garazik hamargarren egin du pilotarekin, zortzigarren mazekin, eta hamargarren gelditu da sailkapen orokorrean. Nikolek aurrena egin du pilotarekin, eta Aitanak hamargarren mazekin, eta horien taldea seigarren gelditu da sailkapenean. Banaka baita ere, Amaia sudupek aurrena egin du pilotarekin eta baita zintarekin ere, eta aurrena gelditu da sailkapenean.