Andreas Prittwitz musikariak hartu du Santa Kutz elizako agertokia

Julene Frantzesena 2025ko mai. 18a, 08:00

Musikariak atzoko emanaldian. (Azkoitiko Udala)

Atzokoa Udaberriko Musikaldiaren 33. edizioko bigarren emanaldia izan zen. Dozenaka lagun izan ziren Santa Kutz komentuan, musikari alemaniarraren Panamericana lanaz gozatzen.

Udaberriko Musikaldiaren 33. edizioko bigarren kontzertua izan zen atzo arratsaldean, Santa Kutz komentuan. Andreas Prittwitz musikari eta diziplina anitzeko artista alemaniarra izan zen agertokian, beste hainbat musikarirekin batera. Horiek Panamericana lana oholtzaratu zuten atzokoan, dozenaka herritarren aurrean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide