Aizkibel liburutegiak antolatuta, umeei zuzendutako idazketa tailerra egin zuten atzo, osteguna, liburutegian bertan. Hamar bat haurrek parte hartu zuten Miru sorginak zuzendutako saioan. Batetik, jolas dinamikoak egin zituzten umeek, eta bestetik, ipuin bat sortu, horretarako irudimena martxan jarriz nahiz buruan zutena zirikatuz.