Mikel Barquero entrenatzaile azkoitiarrak (Azkoitia, 2000) ez du Anaitasuna futbol klubeko emakumeen lehen taldea zuzentzen segituko. Herriko futbol taldeak sare sozialetan iragarri berri duenez, azken hiru urteetan emakumeen taldea Euskal Ligan zuzendu duen entrenatzaileak ez du karguan jarraituko, ezta haren talde teknikoan aritu diren Kepa Orbeak, Mikel Lizarraldek, Xabier Garatek eta Peru Portalok ere.
Emakumeen Euskal Ligan Gorka Zubizarreta entrenatzailearen lekukoa hartu zuen Barquerok 2022ko udan. Hiru denboraldietan lortu du hark zailtasun berezirik gabe mailari eustea, eta bide horretan, harrobiko jokalariei aukera ematea. Guztira, 102 partida zuzendu eta gero utziko dio Barquerok Anaitasunako entrenatzaile izateari. Hori hala, azken hiru urteetan "erakutsitako profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik", eskerrak eman dizkio Anaitasunak Barquero entrenatzaileari. "Eskerrik asko guztiagatik Mikel.
Azken partida zapatuan zuzenduko du Barquerok, Hernanin (Gipuzkoa) agurtuko baitu Anaitasunak aurtengo sasoia; 18:00etan jokatuko dute gorritxoek Hernanikoen aurka, Zubipe zelaian.