Astelehenean arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak Elkargunean

Andoni Elduaien 2025ko mai. 17a, 09:00

Herritar bat odola ematen. (Anartz Izagirre)

Odol ateraldiak arratsaldez egingo dituzte astelehenean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek odola emateko aukera.

Etzi, astelehena, maiatzeko odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 16:30etik 20:30era bitartean izango dute odol emaileek hil honetan hitzordua. Ohiko odol emaileek honezkero hitzartuta dute astelehenerako hitzordua, baina odola ematen hasi nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Otsailaren 3an egin zuten otsaileko aurreneko odol ateraldia, eta orduan 81 odol poltsa bildu zituzten. Dena den, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak herritarrei dei egin diete, zenbait odol mailen erreserbak hobetzeko. Hurrengo hitzordua ekainaren 9an, astelehenez, izango da; orduan goizez eta arratsaldez egingo dituzte ateraldiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide