Ranking Mistoko finalak jokatu dituzte Txerloia tenis klubaren eskutik

Ane Olaizola

Txerloiko Garbiñe Muguruza pistetan lau partida jokatu zituzten atzo goizean, eta Jon Orbegozo, Ekain Azkue, Eneko Etxaniz eta Xuban Quintana izan ziren garaile.

Ranking Mistoa txapelketako finalek hartu zituzten Txerloiko Garbiñe Muguruza tenis pistak atzo goizean, eta Txerloia tenis klubaren eskutik, lau norgehiagoka izan ziren han. A kuadroan, Jon Orbegozo nagusitu zitzaion Manex Rezabali; B kuadroan, Ekain Azkuek irabazi zuen Igor Zubizarretaren aurka; C kuadroan, berriz, Eneko Etxaniz eta Sergio Urriza aritu ziren nor baino nor, eta azkenean Etxaniz izan zen garaile; eta D kuadroan, azkenik, Xuban Quintana izan zen Maialen Agirreren irabazle.

Modu horretara, klubak denboraldiko sailkapenari amaiera eman zion atzo.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide