'Infiltrats' erreportajea eskainiko dute bihar Baztartxon

Ane Olaizola 2025ko mai. 12a, 10:12

'Infiltrats' erreportajearen irudi bat (La Directa)

La Directak hiru urtetan ikertu zuen lau polizia nola murgildu ziren Herrialde Katalanetako herri mugimenduetan, eta lan hartatik egindako erreportajea ikusi ahal izango da bihar, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistaren eskutik.

3Cat Kataluniako telebistak, La Directa komunikabidearekin eta Polar Star Films ekoiztetxearekin elkarlanean ekoiztutako Infiltrats dokumentala eskainiko du bihar Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Azkoitian. 19:00etan izango da emanaldia Baztartxo antzokian, eta bertsio origilanean —katalanez— ikusteko aukera izango da, azpitituluekin.

Infiltrazioaren eta polizia infiltratuen auzia jorratzen du bihar ikus daitekeen ikus-entzunezko lan horrek. La Directak hiru urtetan ikertu zuen Espainiako Poliziaren zerbitzu sekretuen Informazio Komisaria Orokorraren aginduetara ari ziren lau polizia nola murgildu ziren Herrialde Katalanetako herri mugimenduetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide