Anaitasuna mendi bazkunak prest du Gure Txokoak Ezaguntzen egitasmoaren hurrengo hitzordua: hilaren 25ean, igandez, Lezaunera (Nafarroa) joango dira mendizaleak, hango inguruetan hamabost kilometroko ibilbidea egiteko. Zehazki, Lezaun, Mugaga eta Irtugoiengo Trinitatearen Ermita zeharkatuko dituzte irteeran parte hartzen dutenek, eta 622 metroko desnibel positiboa duen bidea osatuko dute.
Hara joateko autobusa antolatu du elkarteak, eta 07:30ean abiatuko dira liburutegi ondoko geralekutik. Bazkideek 15 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 20 euro. Izena hilaren 24ra bitartean eman daiteke, ETKren saltokian edo Internetez, hemen.