Gogoz ospatu dute Dantzarien Udaberri Kalejira

Ane Olaizola 2025ko mai. 11a, 15:28

Bizkargi musika eskolako ehun dantzari inguruk eta Txalkor txistulari taldeak parte hartu dute gaur Dantzarien Udaberri Kalejiran, eta euskal dantzez girotu dituzte herriko txokoak.

Dantzari txikiak izan dira protagonista gaur goizean Azkoitian, ehun dantzari inguruk Dantzarien Udaberri Kalejira egin baitute herriko kaleetan zehar. Bizkargi musika eta dantza eskolak eta Txalkor txistulari taldeak parte hartu dute egitasmoan, eta ohi bezala, euskal dantzez girotu dituzte txokoak eguerdira bitartean.

Eguraldiak ateri eutsi dionez, normaltasunez egin dute kalejira dantzariek: 11:30ean elkartu dira Julio Urkixo etorbidean, eta handik, Balda plazara joan dira kalejiran. Gero, plazara joan dira dantzariak, eta eliz atarian amaitu dute dantzaldia. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide