Latz Taberna garaile Zarauzko hondartzako futbol txapelketan

Maria Maya Manterola

Giro ederrean eta etxekoen babesean jokatu dute gaur plaieroetako 29. Juan Irigaray Kopako finala azkoitiarrek. Penaltietan erdietsi dute garaipena, eta gogotik ospatu dute.

Azkoitiko Latz Taberna taldeak Zarauzko 80. Hondartzako Futbol Txapelketaren kopan garaipena eskuratu du. Gaur goizean jokatu dira azken jardunaldiko partidak, eta giro ederrean aritu dira azkoitiarrak, etxekoen animoak bultzatuta. 

Lehia estua izan dute Kosta Hortz Klinikaren aurka. Launa berdindu dute partidan horien aurka, eta penaltietan erabaki da irabazlearen izena. Azkoitiarrek bainua hartuta eta bandera horiak astintzen ospatu dute garaipena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide