Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK mendi lasterketak jokatuko dituzte bihar Azpeitian, eta proba horiei lotuta, inklusioari lotutako jarduerak antolatu ditu Marea Urdina elkarteak. Gaur, esaterako, Azkoitiko ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Inma Bosca eta Toni Ibañez trail lasterkarien esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Baztartxo antzokian. Izan ere, bi kirolari horiek Gurpildun errebeldeak izenburuko hitzaldia eman dute.
Boscak gaixotasun baten ondoren mugikortasun arazoak ditu, baina gurpildun aulkiarekin mendi lasterketetan parte hartzen du, Ibañez bikotekideak lagunduta.
Bihar, mendi lasterketari lotuta, Anoa Gune Urdina jarriko dute Marea Urdinakoek Ikasberri ikastolaren ondoko aparkalekuan, egitarau zabalarekin.
Anoa Gune Urdineko egitaraua:
- 09:30. Lasterketa motzeko lehen korrikalariari ongietorria.
- 11:00-13:00. Sentsibilizazio jolasak, photocalla...
- 11:00-14:00 eta 15:00-17:00. Puzgarriak eta aurpegi margoketa.
- 12:30. Lasterketa luzeko lehen korrikalariari ongietorria.
- 12:00etatik 16:00etara. Eusko Labelen eskutik pintxoak eta edariak.
- 17:45. Azken korrikalariari ongietorrria eta amaiera.