Madariaga, Martirieta eta Urrategi auzoetan festak ospatuko dituzte datozen aste eta hilabeteetan. Horiei eustea bera erronka da batzuetan, auzoetako bizimodua bera asko aldatu delako edota errelebo faltagatik. Hiru auzoetan antolaketan ibiltzen direnek argi dute: auzoko giroari eusteko osagai ezinbestekoak dira festak. Antolatzaileekin hitzak jaso ditu Gukak maiatzeko aldizkarirako egindako argazki erreportajean.