Musika banda kalera aterako da zapatuan bere eguna ospatzera

Andoni Elduaien

Musika bandaren iazko eguneko kontzertuko irudia. (Iraia Oteiza)

12:15ean hasita, herriko kaleetan eta plazetan ariko dira herriko musikariak abestiak eskaintzen. Kalejirak eta geldialdiak uztartuko dituzte bazkalordura bitartean.

Azkoitiko Musika Bandak bere eguna ospatuko du etzi, zapatua, eta hori aitzakia hartuta, kalera aterako dira. 12:15etik bazkalordura bitartean, kalerik kale ibiliko dira kalejiran. Dena den, herriko zenbait auzunetako plazetan ere egingo dituzte geldialdiak, eta adierazi dutenez, geldialdi horietan pare bat abesti joko dituzte.

Iaz, kontzertua eskaini zuten beraien egunean, baina aurten herrian zehar mugimenduan ibiltzea erabaki dute. Kaleko eginkizunak amaitutakoan, taldeko bazkaria eginez borobilduko dute eguna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide