Latz Tabernak Zarauzko plaieroetako finala jokatuko du zapatuan

Andoni Elduaien 2025ko mai. 8a, 09:00

Latz Tabernako taldekideak, finalera sailkatzea lortu zuten egunean. (Utzitakoa)

09:00etan hasita jokatuko dute Latz Tabernako kideek plaieroetako 29. Juan Irigaray Kopako finala. Zarauzko Kosta Hortz Klinika taldearen aurka jokatuko dute txapelketako azken partida.

Azkoitiko Latz Taberna taldeak Zarauzko 80. Hondatzako Futbol Txapelketaren kopako finala jokatuko du etzi, zapatua. Kosta Hortz Klinika taldearen aurka arituko dira Azkoitikoak, 09:00etan hasita, Zarauzko hondartzan egokituko duten zazpigarren zelaian.

Finalerdietan, Latz Tabernak 2 eta 1 irabazi zion Asergroup taldeari, eta orduan lortutako garaipenari esker, plaieroetako 29. Juan Irigaray Kopako finala jokatzeko sailkatu ziren Azkoitikoak. Guztira, 23 lagunek osatzen dute Xabi Albizurik zuzentzen duen taldea. Ligaxkan galdu egin zuten finalean arerio izango duten taldearen aurka, eta hori hala, taldekideek finalean haiek animatzera joateko dei egin diete herritarrei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide