Gizakien arteko konexioen gorabeherak erakutsiko ditu 'Heisenberg' obrak, zapatuan

Andoni Elduaien 2025ko mai. 7a, 10:00

Agirre eta Arnedo, antzezlanean. (Ttanttaka Teatroa)

19:00etan hasiko da antzezlana da antzezlana Baztartxo antzokian. Ramon Agirre eta Naiara Arnedo aktoreak igoko dira antzokiko oholtza gainera. Sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke, 7 eurotik hasita. 

Ttanttaka Teatroa konpainiak Heisenberg antzezlana aurkeztuko du zapatuan, maiatzak 10, Baztartxo antzokian (19:00). Obraren bidez, gizakien arteko konexioa zein ziur gabea eta komikoa izan daitekeen erakutsiko die konpainiak ikus-entzuleei.

Gizon-emakume biren historia kontatuko dute; hain zuzen, 42 urte dituen Georgie Burns izeneko emakumearena eta 75 urte dituen Alex Priest gizonarena. Bikotea Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko da, eta, atzetik ikusita, Georgiek usteko du Alex bere aita dela. Urtebete da aita hil zela, eta zentzugabeko eroaldi batean, musu emango dio garondoan. Topaketa hori izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera. 

Simon Stephensen lana da Heisenberg, baina Fernando Bernuések zuzenduko du. Oholtza gainean, baina, Ramon Agirre eta Naiara Arnedo aktoreak ikusiko dira. Antzezlana ikusteko sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke, 7 eurotik hasita. Dena den, Gukak Azkoitiko Udalaren Kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Honako lotura honetan parte har dezakete bazkideek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide