Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdiaren bederatzigarren edizioa iritsi da azkenera. Gaur, zapatua, ospatuko dute aurtengo urteko azken eguna, eta musika elektronikoaren zaleek Euskal Herriko nahiz nazioarteko 30 disko jartzailek jarritako musika zuzenean eta bertatik bertara entzuteko aukera izango dute arratsaldetik bihar goizaldera bitartean.
Gaurko egitaraua 16:00etan hasiko da, eta Goiko Losa izango da festarako aurreneko gunea. Nolanahi ere, plazako frontoia ez da kaleko festa gune bakarra izango, Berdura Plazan ere izango baitira emanaldiak. Festa luzatzea nahi dutenek, baina, herriko tabernetan izango dute horretarako aukera; izan ere, Hika, Zurt, Dean, Latz, Tta-kun, Etxe-Aitz eta Txalintxo tabernetan 22:00etan edota gauerdian hasiko dira emanaldiak, eta horien itxiera orduetara arte izango da disko jartzaileek jarritako musikarekin ondo pasatzeko aukera.
Hona hemen gaurko eguneko egitaraua:
- Gaur, zapatua:
- 16:00etatik 00:00etara, Alexander Loop B2B House One, Abdulla A., Vass eta Mari.Te, Goiko Losan.
- 20:00etatik 22:00etara, Acelga eta Zatibi, Berdura Plazan.
- 22:00etatik 02:00etara, Alcid eta BLN Music, Hika tabernan.
- 22:00etatik 04:00etara, Divorce from New York, Galiano eta Borja S., Zurt tabernan.
- 22:00etatik 06:00etara, Andrew Car B2B Anthony Pern, Goiko B2B Julen Lujan, Nelli eta Maya B., Txalintxo tabernan.
- 00:00etatik 04:00etara, Beba B2B Panda eta Bihotza, Dean tabernan.
- 00:00etatik 04:00etara, Kapitaina B2B Xugua eta Vita V, Etxe-Aitz tabernan.
- 00:00etatik 04:00etara, Göo! B2B Piek eta Javier Carballo, Tta-kun tabernan.
- 00:00etatik 06:00etara, Koldo Intermusic, Brgs eta Orphidal, Latz tabernan.