Haurrentzako idazketa tailerra antolatu dute hilaren 15erako, liburutegian

Andoni Elduaien 2025ko mai. 3a, 09:07

Hainbat haur Mirurekin aurrez egindako tailer batean. (Utzitakoa)

LH1etik LH3ra bitarteko haurrei eskainitako tailerra eskainiko dute Aizkibel liburutegian. Gehienez, hamar haurrek parte hartu ahal izango dute Miru sorginak gidatuko duen saioan, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Aizkibel liburutegiak umeei zuzendutako idazketa tailerra antolatu du hilaren 15erako, osteguna. Liburutegian bertan egingo dute dituzte saioak, bi ordutan banatuta: aurrena, 17:30ean izango da, eta bigarrena, 18:45ean. LH1etik LH3ra bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute saioan, baina, gehienez, hamar laguneko taldeak osatuko dituzte, plazak mugatuak baitira. 

Tailerrean trebatu nahi dutenek liburutegiko harreran edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena. Jolas dinamikoak egingo dituzte tailerrean, eta irudimena martxan jarriz nahiz buruan dutena zirikatuz, ipuin bat sortuko dute haurrek tailerrak iraungo duen ordubete eskaseko saioan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide