Itxita dago Urretxurako bidegorria, beste lur jausi bat tarteko

Andoni Elduaien 2025ko mai. 2a, 14:51

Udaltzainak lur jausia izan den gunean. (Udala)

Egoera aztertu nahiz gunea txukundu bitartean itxita egongo da gunea. Aizpurutxo parean iazko otsailean jazo zen luiziak eragindako kalteak konpontzeko lanak uda honetan hasiko ditu aldundiak.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, beste lur jausi bat gertatu da gaur, ostirala, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen bidegorrian. Hori horrela, eta egoera aztertu nahiz gunea txukundu bitartean, itxi egin dute bi herrien arteko bidegorria. 

Nolanahi ere, luizi askoko gunea da bidegorri hori; izan ere, iazko otsailean Aizpurutxo parean beste lur jausi bat izan zen, eta itxita dago gunea harrezkero. Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazita du luizi horrek eragindako kalteak konpontzeko obrak uda honetan bertan hasiko dituztela, eta horiek egiteko aurreikusitako epea hiru hilabetekoa dela.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide