Ibon RG-k eta Garazi Navasek kontzertua eman zuten atzo Matadeixen

Maddi Txintxurreta

Ibon RG eta Garazi Navasen kontzertua atzo, Matadeixen. (Utzitakoa)

Ibon RG musikariaren iaquin vahu proiektua aurkeztu zuten Bebarruko Jardunen baitan. Kontzertua ematekoa zen Les Conches Velasques taldea ere, baina bertan behera geratu zen.

Ibon RG sestaoarraren emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Azkoitiko Matadeixera agertu ziren herritarrek. Musikari honek iaquin vahu izeneko proiektua sortu du, Linguae Vasconum Primitiae liburuko olerkieak ahotsez eta musikaz jantzita. Atzo, Garazi Navas akordeoi-jotzailearekin batera aurkeztu zuen bere lana.

Bebarruko Jardunen baitako saioa izan zen atzokoa, eta oholtzan behar zuen Les Conches Velasques taldeak ere, baina azken uneko arrazoiengatik, ez zuen kontzerturik eman.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide