Bachen, Francken, Regerren eta Reubkeren doinuak eskaini ditu parrokian Victor Garcia organistak

Andoni Elduaien 2025ko mai. 2a, 11:11

Garcia atzo, parrokian. (Andoni Elduaien)

Madrildarrak Bachen Fantasia Super 'Komm, heiliger Geist', Francken Troisième Choral, Regerren Benedictus opera 59, 9. zenbakia eta Reubkeren Der 94 Psalm abestiak eskaini zituen parrokian.

Victor Perea organistak kontzertua eskaini zuen atzo, osteguna, Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan. Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duten Gipuzkoako Organoak Plazara zikloaren barruan aritu zen Madrilgo Santa Cruz parrokiko Mutin/Cavaillé-Coll organoaren organista titularra Azkoitian. 

Madrildarrak Bachen Fantasia Super 'Komm, heiliger Geist', Francken Troisième Choral, Regerren Benedictus opera 59, 9. zenbakia eta Reubkeren Der 94 Psalm abestiak eskaini zituen. Gipuzkoako Organoak Plazara zikloak Gipuzkoako ondare organistikoa eta organo errepertorioa publikoari hurbiltzea du helburu. Aurten, egitasmoak zortzigarren aldia du, eta Azkoitian ez ezik, Ataunen, Bergaran, Usurbilen eta Donostian eskainiko dituzte kontzetuak.

Madrildarra Palenciako (Espainia) kontserbatorioko organo irakaslea da, eta 2016tik 2019ra artean, Madrilgo Real Oratorio del Caballero de Gracia elizako organista titularra izan zen. 2022tik 2023ra bitartean, berriz, organista aritu zen Donostiako Martutene auzoko Sortzez Garbia parrokian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide