Musika elektronikoaren jatorria ezagutuz, aztarka aritu dira haurrak

Andoni Elduaien 2025ko mai. 1a, 10:01

Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdia hasi atarian, haurrentzako musika tailerra eskaini zuten atzo arratsaldean eliz atarian. Bizkargi musika eskolarekin elkarlanean antolatu zuten tailerra, eta ume ugari aritu ziren musika nola sortzen den ikasten.

Gaur, maiatzak 1, abiatuko da IX. Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdia, Zuhaitz Urain Zizu zena oroitu asmoz. Dena den, atzo, asteazkena, jaialdiaren atariko tailerra eskaini zuten haurrentzat eliz atarian.

Familiei eta gazteei zuzendutako egitasmoa izan zen atzokoa, eta dozenaka haur aritu ziren aztarka musika elektronikoaren jatorria zein den ezagutzeko. Haurrek perkusiozko musika tresnen bidez ezagutu ahal izan zuten "gorputza dantzan jartzen duten erritmoak" nola sortzen diren, eta modu horretan murgildu ziren doinu elektronikoetan.

Holz Und Blech jaialdiaren antolatzaileek Bizkargi musika eskolarekin elkarlanean antolatu zuten tailerra. Nolanahi ere, gaur, bihar eta etzi izango du jarraipena festak, bereziki, helduei zuzendutako egitarauarekin. 17:50ean, Zizu zenari eta haren senideei omenaldia egingo diete Balda plazan, eta segidan, Galipan tabernan Gela eta Trenor disko jartzaileek hitzaldia eta emanaldia eskainiko dituzte. 22:30ean, berriz, Maitx DJak girotuko du Plazaberri.

Hona hemen jaialdiaren egitaraua, osorik:

  • Gaur, osteguna:
    • 17:50. Zuhaitz Urain Zizu zenari eta haren senideei omenaldia, Balda plazan.
    • 18:00. Gelaren eta Telmo Trenorren hitzaldia, Galipan tabernan.
    • 19:00. Gela B2B Telmo Trenor (Galipan taberna), Galipan tabernan.
    • 22:30. Maitx DJaren emanaldia, Plazaberrin.
  • Bihar, ostirala:
    • 17:00etatik 02:00etara, Alternative Krew, Munizzio, Adre eta Lumbago, Matadeixen.
    • 02:00etatik 06:00etara, Garai eta Gisa, Latz tabernan.
    • 02:00etatik 06:00etara, Juantxi eta Ladrillovitz, Txalintxo tabernan.
  • Etzi, zapatua:
    • 16:00etatik 00:00etara, Alexander Loop B2B House One, Abdulla A., Vass eta Mari.Te, Goiko Losan.
    • 20:00etatik 22:00etara, Acelga eta Zatibi, eliz atarian.
    • 22:00etatik 02:00etara, Alcid eta BLN Music, Hika tabernan.
    • 22:00etatik 04:00etara, Divorce from New York, Galiano eta Borja S., Zurt tabernan.
    • 22:00etatik 06:00etara, Andrew Car B2B Anthony Pern, Goiko B2B Julen Lujan, Nelli eta Maya B., Txalintxo tabernan.
    • 00:00etatik 04:00etara, Beba B2B Panda eta Bihotza, Dean tabernan.
    • 00:00etatik 04:00etara, Kapitaina B2B Xugua eta Vita V, Etxe-Aitz tabernan. 
    • 00:00etatik 04:00etara, Göo! B2B Piek eta Javier Carballo, Tta-kun tabernan.
    • 00:00etatik 06:00etara, Koldo Intermusic, Brgs eta Orphidal, Latz tabernan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide